Politika

OHD: "Euskal Herriaren eskubideak errespetatzeko bidea egitera pasa behar dute Frantziak eta Espainiak"

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak joan den asteazkenean egindako iragarpena Euskal Herriarentzat berri ona dela uste dute OHD Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren sinatzailek. Hemendik aurrera, gaur plazaratutako adierazpen batean OHDren sinatzaileek azpimarratu dutenez, "Euskal Herriaren eskubideak errespetatzeko bidea egitera pasa behar dute Frantziak eta Espainiak". Era berean berretsi dute, euskal herritarren erabakia gauzatzeko bitartekoan osatzea euskal eragile eta alderdi guztiei dagokiela. Gainera gogorarazi dute herritar guztien parte-hartzea beharrezkoa izango dela.

2006ko uztailaren 1a
19:35
Entzun
OHD Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren sinatzaileek osoko bilkura egin dute gaur Burlatako (Nafarroa) Kultur Etxean. Euskal Herrian bizi den egoera politikoa izan dute aztergai, bereziki Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak asteazkenean egindako iragarpenaren ostean. OHDren sinatzaileak 55 dira guztira. Foroa alderdi politikoek, sindikatuek eta gizarte eragileek osatzen dute.

OHDren sinatzaileen ustez, hemendik aurrera "urteotako eraso eta errepresiozko jarduera oro bazterrean uztea" dagokio Zapaterori. Espainiako Gobernuko presidenteari ezezik Jacques Chirac Frantziako Errepublikako presidenteari ere eskaera bera egin diote: "errepresioa alboratzeko behin betikoz".

OHDren sinatzaileen foroa: AB · ANV · Aralar · Batasuna · EA · EHK · Zutik · EHNE · ELA · ELB· ESK · HIRU · LAB · STEE-EILAS · ABK · AC · AEK · Anai Artea · Askatasuna · Askapena · Bai Euskal Herriari · Bilgune Feminista · CDHPB · Demoak · Duina · Eguzki · EHaroak · EHBE · EHE · Elkartzen · Emakume Internazionalistak · Eraiki · ESAIT · Etxerat · Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia · Euskal Ihezlari Politikoen Kolektiboa · Euskal Preso Politikoen Kolektiboa · Euskal Konfederazioa · Garaipen · Gazte Abertzaleak · Gernika Batzordea · Gogoa · Gurasoak · Herria 2000 Eliza · IKA euskaltegiak · Ikasle Abertzaleak · Komite Internazionalistak · Kontseilua · Matalas · Oinarriak · Orreaga Fundazioa · Partaide · Segi · Sortzen

Ikasbatuaz · TAT
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.