Politika

OHDko sinatzaileek elkarretaratzeak egingo dituzte, gaur, 'Konponbide mahaia orain' lelopean

Konponbiderako prozesuan herritarrek parte-hartze zuzena izan behar dutela uste dute Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu zuten 55 euskal eragileek. Konponbide mahaia eratzeko baldintza aski badela aldarrikatu dute. Horregatik, =iKonponbiderako mahaia orain=i lelopean, elkarretaratzeak deitu zituzten gaurko. Donostian, Bilbon, Iruñean, Laudion eta Gasteizen 20:00etan izango da elkarretaratzea; Urruñan, 19:00etan.

2006ko ekainaren 8a
17:57
Entzun
Joan den larunbatean, agerraldia egin zuten OHDko sinatzaileek. Arritxu Santamariak eta Martin Aranburuk azpimarratu zutenez, azken gertaerak zirela-eta prozesuak hartutako bidearekin kezkatuta bilera egin zuten.

Hitzarmenaren oinarriak berresteaz gain, konponbiderako mahaia eratzearen aldarria indartzeko konpromisoa hartu zuten, besteak beste, herritarren parte-hartzea bultzatuz. Ildo horretatik gaurko Laudion jarrita zegoen hitzorduari Hego Euskal Herriko lau hiriburuetakoak eta Urruñakoa batu zizkioten.

Gaur, beraz, arratsaldeko 20:00etan elkarretaratzeak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Urruñako hitzordua 19:00etan izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.