Politika

OHDren sinatzaileek "mugarritzat" jo dute nazioarteko agiria, eta PSEk "momentu onean" iritsi dela dio

=l Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren == http://eu.wikipedia.org/wiki/OHD=l sinatzaileek "mugarri historikotzat" jo dituzte nazioarteko sei pertsona ospetsuk Euskal Herriko prozesuari babesa emanez kaleratutako adierazpena eta datorren urriaren 25ean Europako Parlamentuan auziaren inguruan egingo den eztabaida. PSE-EEko buruzagi Jose Antonio Pastorrek, berriz, sei lagun horien agiria "momentu onean" iritsi dela eta "lagungarri" dela iritzi dio.

2006ko urriaren 11
17:04
Entzun
OHDren sinatzaileek Agerraldia egin dute Gasteizko EAren egoitzan eta besteak beste Karmelo Landa, Rafa Larreina, Txutxi Ariznabarreta, Arritxu Santamaria eta Itziar Fernandez izan dira bertan.

Larreinak azaldu duenez, izen handiko nazioarteko sei lagun horiek plazaratuta adierazpena Euskal Herriko "egoeraren errealitatearekin bat dator". Gainera pozik agertu da adierazpenak "prozesu politiko baten aurrean gaudela azpimarratzen duelako" eta konponbidea "akordio demokratiko baten bidez" erdietsi behar dela nabarmentzen duelako. Era berean, akordio demokratiko horri "alderdien konpromiso politikoek" lagundu beharko diotela dio adierazpenak eta Larreinak pozik hartu ditu baieztapen horiek.

Urriaren 25ean Europako Parlamentuan Euskal Herriko prozesuari buruz egingo den eztabaida "mugarri historikotzat" jo du Larreinak. Izan ere, nabarmendu du eztabaida hori garrantzitsua dela "prozesua eta Euskal Herriaren etorkizuna Europa osoaren bistara egongo direlako".

PSE-EEk ere begi onez hartu du

Jose Antonio Pastor Eusko Legebiltzarreko talde sozialistaren bozeramailearen arabera, PSE-EEk harrera ona egin dio sei pertsona ospetsu horiek plazaratutako agiriari: "Momentu onean iritsi da, eta guztia da lagungarri", adierazi du. "Balorazio positiboa egin dugu, Espainiako Gobernuak eta alderdi sozialistak abiatutako prozesua babestu duten adierazpen guztien inguruan bezala".

Hala ere, OHDk emandako garrantziari ñabardura ezarri dio Pastorrek, eta lehenago ere izan direla halako babes itzaltsuak adierazi du: "Beste bat gehiago da, Vatikanoarena, NBErena eta beste buruzagi batzuena bezalakoa".

Europako Parlamentuko eztabaida ere apatu du, eta laster erakunde horren babesa jasotzea espero duela azpimarratu. "Ona litzateke laster Espainiako eskuinera iristea jarrera hori, bake prozesua oztopatzen saiatzen ari baita", erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.