Iñaki Oiartzabal EAEko PPko idazkari nagusiak EAEko "etorkizuneko alternatiba" gisa aurkeztu du bere alderdia, alderdi nazionalisten "proiektu erradikalen" eta PSE-EE "etsigarri eta ezgai baten" aurrean.
PP alderdiaren 17. kongresuaren ostean egin ditu adierazpenok; horretan, Justiziaren, Eskubideen eta Askatasunen idazkari izendatu zuten.
Oiartzabalek esan du EAEko PP "indartuta" atera dela kongresutik. Haren ustetan, "proiektu serio eta zentzuzkoa" prestatzen ari da alderdia.