EUSKAL HERRIA

Oiartzualdeko bost zigortuetatik hiru ezkutatu egingo dira

Segiko kide izatea leporatuta zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak, baina euren burua gordetzea erabaki dute Xabier Lujanbiok, Maitane Linazasorok eta Arkaitz Antzak.

2013ko urtarrilaren 3a
15:04
Entzun

Auzitegi Gorenak abenduaren 18an ebatzi zuen Oiartzualdeko bost gazteri ezarritako zigorra berrestea eta bat absolbitzea. Jon Aitor Alberdi, Maitane Linazasoro, Xabier Lujanbio, Aitor Franco eta Arkaitz Antza sei urteko espetxealdira zigortu zituen, eta Iosu Arruabarrena, berriz, aske utzi.

Lujanbiok, Linazasorok eta Antzak, ordea, jakinarazi dute ezkutatu egingo direla, "lan politikoarekin jarraitzeko". Bideo bat helarazi diote Naiz-i euren erabakiaren berri emateko. Bertan, Lujanbiok kritikatu du gazte mugimenduan eginiko lanagatik zigortu dituztela eta torturapean eginiko deklarazioak izan direla haiek zigortzeko froga bakarra. Horregatik, "erantzunik onena" ezkutatu eta lanean jarraitzea dela esan du.

Lujanbiok eskerrak eman dizkie azken hilabeteetan babesa adierazi eta etxeko ateak ireki dizkieten guztiei.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.