EUSKAL HERRIA

Oiartzualdeko hiru gazteak aske utzi dituzte

Etxera itzultzeko moduan dira Oihana Mujika eta Iker Zabala oiartzuarrak eta Egoitz Urbe errenteriarra. Hilaren 18an atxilotu zituzten Errenterian, epaiketa hasi zen egun berean. Oraindik epaiketaren ebazpenaren zain daude. 

Berria.info
2011ko uztailaren 28a
16:58
Entzun

Oiartzungo Oihana Mujika eta Iker Zabala eta Errenteriako Egoitz Urbe aske utzi dituzte. Hilaren 18an atxilotu zituzten, egun horretan  hasi zen epaiketara ez joatea erabaki baitzuten. Goizean agerraldia egin zuten euren erabakiaren berri emateko, eta arratsalde horretan bertan atxilotu zituen Ertzaintzak, Errenteriako plazan.

Gaur aske utzi dituzte, ebazpenaren zain badaude ere. 

16 gazte daude auzi horretan, Segikoak izatea egotzita. Atzo, fiskalak zortzina urteko kartzela zigorra berretsi zuen, eta akusazio partikularrak 12, 10 eta 8 urteko espetxe zigorrak: Oihana Mujikarentzat eskatzen du 12 urteko zigorra; Xabier Lujanbio, Haizea Iriarte eta Maitane Linazasororentzat 10 urtekoa. Eta 8 urteko espetxe zigorra, gainerakoentzat, Egoitz Urbe, Iker Zabala, Aitor Alberdi, Arkaitz Anza, Oinatz Arbelaiz, Iosu Arruabarrena, Beñat Burlada, Alex Etxeberria, Aitor Franco, Gaizka Ibeas, Alain Luna eta Hodeiertz Urainentzat. Imanol Sagarzazu errugabetzat jo zuten ahozko auzi-saioen hasieran.

Hasiera batean inputatutako 17 gazteetatik bat, Imanol Sagarzazu absolbitu egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.