gizartea

Oiartzunen ere eraso faxistak egin dituzte Falangearen izenean

2009ko abuztuaren 25a
16:24
Entzun
Hil honetan Oiartzunen (Gipuzkoa) eraso faxistak egin dituzte, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez. Falangearen aldeko pintaketak idatzi dituzte herriko udaletxean, Vigilancia y terror falangista jarri zuten horma batean.

Nafarroan ere falangearen mezuak

Falangearen izenean hainbat eraso egin dituzte asteburu honetan Iruñerrian- Iruñeko Ezpala eta Zurgai tabernetan Falangeak sinatutako mezuak idatzi dituzte asteburuan. Ezpala tabernan Falangearen ikurrak agertu dira eta Zurgai tabernan, berriz, "legiak zerratzen ezpaitu falangeak eginen du" mezua idatzi zuten. Nafarroako hiriburuko Ipar Gorri tabernan ere Falangeak sinatutako oharrak agertu direla jakinarazi dute. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) eraso horiek salatu ditu eta "eraso larriagoak etor daitezkeela ohartarazi".

Apurtuta agertu ziren Ezkaba mendianEspainiako gerra zibilean hildako errepublikarren omenez eraikitako mausoleoa eta Aitzoaingo hilerrian errepresio frankista jasan zutenen omenezko oroitarria.

Ezkabako eta Antzoaingo hilerriko erasoak Nafarroako erakundeetan ordezkaritza duten alderdi guztiek gaitzetsi dituzte. Hiru ostatuen aurkako erasoak, berriz, Nafarroa Baik eta AAMk soilik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.