Oiartzunen gizon bat falta da, eta bila ari dira larrialdi taldeak

2012ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
OIARTZUN. Herenegun arratsaldeaz geroztik ez dute gizon baten berririk Oiartzunen (Gipuzkoa), eta bila ari dira larrialdi zerbitzuak. Ertzaintzak jakinarazi du 66 urte dauzkala gizonak. Igandean senideekin bazkaldu zuen, eta harrezkero ez dute haren berririk. Oiartzunen bertan aurkitu zuten gizonaren autoa, herenegun arratsean, industrigune batean. Ingurua arakatzen ari dira larrialdi zerbitzuetako kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.