Herenegun arratsaldeaz geroztik ez dute gizon baten berririk Oiartzunen (Gipuzkoa), eta bila ari dira larrialdi zerbitzuak. Ertzaintzak jakinarazi du 66 urte dauzkala gizonak. Igandean senideekin bazkaldu zuen, eta harrezkero ez dute haren berririk.
Oiartzunen bertan aurkitu zuten gizonaren autoa, herenegun arratsean, industrigune batean. Ingurua arakatzen ari dira larrialdi zerbitzuetako kideak.