Oier Oa bermepean aske utzi zuten 2002ko martxoan. Baltasar Garzon epaileak Segiko kide izateagatik auzipetu zuen. Hiru egunetik behin auzitegira joan behar zuen, agiria izenpetzera. Ipar Euskal Herrira joan zen bizitzera, eta Uztaritzen hartu zuen bizilekua.
Frantziako Poliziak irailaren 16an atxilotu zuen Uztaritzen. Paueko helegite auzitegiak urriaren 21ean aztertu zuen haren kontrako euroagindua. Prokuradorea euroagindua betetzearen alde agertu zen. defentsa, ordea, euroaginduaren kontra agertu zen, auzian "kontraesan asko" zeudela iritzita. Oari Segiko kide izatea leporatzen diote, baina akusazio horien datak 2001 baino lehenagokoak dira, hots Segi sortu baino lehenagokoak, defentsaren arabera. Nolanahi ere, estradizioaren aldeko auzia eman zuen Paueko helegite auzitegiak.
euskal presoak
Oier Oa estraditatu du Frantziak
Frantziako Justiziak Espainiakoaren esku utzi du gaur Oier Oa gaztea. 'Haika-Segi' auziari lotuta haren kontrako euroagindu eskaera egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek, eta horri kasu eginez, Frantziako Poliziak atxilotu egin zuen Oa Uztaritzen, irailaren 20an. Paueko helegite auzitegiak Oa estraditatzea erabaki zuen, eta Interpoleko poliziek Espainiaren esku utzi dute gaztea gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu