Polizia operazioa

Oier Oa Parisera eraman du Frantziako Poliziak

Larresoron eginiko elkarretaratzea. I. TELLERIA.
2012ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Frantziako Poliziak jakinarazi duenez, Oier Oa Baionako polizia etxetik Pariseko egoitzara eraman zuten atzo. Poliziak ostiralean atzeman zuen Oa Angeluko hondartza parean (Lapurdi); eta, geroztik, Baionako polizia etxean izan dute. Espainiako Poliziak ETAko kide izatea leporatzen dio Donostiako gazteari. Oaren atxiloketa salatzeko, igandean eta astelehenean 100 lagun inguru elkartu ziren Larresoron (Lapurdi).

Ohar baten bidez, Donostiako hainbat eragilek kritikatu egin dituzte Oier Oa, Inaxio Otaño eta Iñaki Igerategiren atxiloketak. Oharraren sinatzaileen artean daude ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba, LAB, EILAS, Gazte Independentistak eta Gazte Abertzaleak. Hauen arabera, Espainiak eta Frantziak oztopoak jarri nahi dizkiete aurrerapausoei: «Konponbide politikoaren prozesua ireki du Euskal Herriak; hala ere, jardun errepresibo bera mantendu nahi dute». Ireki den prozesuan, atxiloketak «garaiz kanpo» daudela uste dute eragile horiek, eta dei egin die Donostiako herritarrei erasoei aurre egitera eta nahikoa dela aldarrikatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.