Euroagindua

Oier Oaren aurkako euroaginduaren alde agertu da Paueko Helegite Gorteko prokuradorea

Frantziako Poliziak irailaren 16an Uztaritzen (Lapurdi) atxilotu zuen Oier Oa gazteari euroagindua ezartzearen alde agertu da Paueko Helegite Gorteko prokuradorea. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek eman zuen Oaren aurkako euroagindua, Haika-Segi auziaren barruan. Azaroaren 4an emango du erabakiaren berri tribunalak.

2005eko urriaren 21a
16:07
Entzun
Zehazki, bi euroagindu eman zituen Garzonek Oaren aurka: lehena 2001ekoa da, eta Segiren izenean ekintza bortitzak egin izana leporatzen dio. Defentsak argudiatu du garai hartan oraindik Segi erakundea sortu gabe zegoela. Bigarren euroaginduan Segiren afixak itsastea egozten diote. Defentsak dio Auzitegi Nazionalak ebatzi zuela Segi ez zela erakunde «terrorista».

Defentsak argudio horiek eman arren, euroaginduak ematearen alde agertu da prokuradorea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.