OIER URRUTIA ASKATZEKO ESKEA

2010eko urriaren 12a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak Oier Urrutia gazteari 14 urteko espetxe zigorra ezarri diola salatu dute haren hurkoek, Gasteizen. Haien arabera, gazteak «kriminalizatzea» da era horretako epaien helburua. Segiko kidea izatea eta lan egiten zuen tabernan lehergailuak egiteko eskemak izatea egotzi dio epaileak Urrutiari, eta zigorra ezarri. Kartzela zigorra salatzeko, manifestaziora deitu dute etziko. Errotako Santo Domingon izango da, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.