Oihane Errazkinen heriotza

Oihane Errazkinen errautsak gauean iritsiko dira Miarritzera

Atzo Fleury Merogisko espetxean hilda agertutako Oihane Errazkinen gorpuari gaur egin diote autopsia, Parisen, bere senideak han direla. Autopsia egin ondoren, hilotza erraustu dute. Oihane Errazkinen errautsak gaur gaueko 22:00tan iritsiko dira Miarritzeko aireportura. Iritsi bezain laster omenaldia egingo diote. Bihar manifestazio nazionala egingo da Donostian, 17:30ean. Gaur ere mobilizazioak egingo dira Errazkinen heriotzaren aurrean protesta egiteko: Donostian 21:00ean manifestazioa egingo dute ezker abertzaleak deituta; Baionan, berriz, elkarretaratzea egingo dute 19:00ean.

2004ko uztailaren 9a
17:37
Entzun
Gaur egin diote autopsia Oihane Errazkinen gorpuari, horren ostean hilotza erraustu dute. Errazkinen errautsak gaur gaueko 22:00tan iritsiko dira Miarritzeko aireportura. Errautsak iritsi bezain laster omenaldia egingo diote Errazkini.

Miarritzeko aireportuan omenaldia eskaintzea da asmoa, gorpua ekarriko dutenean (senitartekoek 'Berria'-ri esandiotenez, gaur 22:00an Miarritzera iristsiko dira).

Biharko manifestazio nazionala deitu dute, arratsaldeko 17:30etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.