Enfrentamendu garaiak iraganekoak direla esan du Lopezek, eta egungoa elkarrizketaren aroa dela, hain justu, euskal gizarteak botoen bidez hala erabaki duelako. Elkarrizketa hori elkarbizitza marko berri bat definitzeko gauzatu behar dela zehaztu du, eta, ondorioz, bloke itxiak gainditu behar direla; hots, alderdien mahaiaren emaitza ezin dela "abertzaleen inposaketa"izan azpimarratu du, eta erabakiak "kontsentsuz" hartu beharko direla.
Hala, ukatu egin du Euskal Herriaren eta Espainiaren artean elkarbizitza arazo historiko bat dagoela, baizik eta"beti" elkarrekin bizi izan direla esan du, eta, beraz, etorkizuna elkarrekin erabaki behar dutela.
PSEren iduriko bide orriaren arauak zeintzuk diren ere zehaztu du Lopezek: "Zuzenbide Estatua eta demokratia errespetatzea, eta prozesu politikoa eta bakegintza banatzea". Ildo horretatik, kale erasoak oztopo handia dirlea iritzi dio.
Ibarretxeren Gobernuari kritika gogorra egin dio, "bukatuta egotea" eta ekimenik ez izatea leporatu dio.
Politika orokorrari buruzko saioa Eusko Legebiltzarrean
"Oinarri komuna" lortzeko adinako "borondate politikoa" eskatu die PSEk beste indarrei
Eguna euskal gizarteak "bakea eta askatasuna" lortzeko "aukerarik onena" duela esanez hasi du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidako hitzaldia. Helburu horiek lortzeko bide orria "Zuzenbide Estatua eta demokraziaren arauak betetzea, eta prozesu politikoa eta banatzea" dela adierazi du. Elkarrizketaren alde egin du, baina elkarrizketarako "oinarri komunak" hitzartu behar direla zehaztu du, eta hartarako "borondate politikoa" eskatu die beste indarrei. Balizko alderdien mahaiak erabakiak kontsentsuz hartu beharko lituzkeela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu