Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa

'Oinarrizko hitzarmen demokratikotik haratago' idatzia aurkeztuko du Hitzarmenerako Mahaiak larunbatean

Nazio Eztabaidagunetik sortutako Hitzarmenerako Mahaiak 'Oinarrizko hitzarmen demokratikotik haratago' idatzia aurkeztuko du larunbatean, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duten ekitaldian. Idatzi horretan, etorri daitekeen prozesu politikoaren aurrean nola jokatuko duten azalduko dute. Ekitaldia 17:30ean izango da, eta hainbat gizarte eragile izango dira bertan.

2005eko abenduaren 15a
15:21
Entzun
Idatzi hori Martin Aranburuk aurkeztuko du, baina horretaz gain beste bi interbentzio ere egongo dira. Amaia Andreuk ere egingo du hitzaldia: "Gatazkaren konponbidean emakumeen hitza". Euskal Herriko emakumeen foroa goizean bilduko da areto berberean, eta han gai horixe jorratuko dute, arratsaldean, beraz, goizean ateratako ondorioen berri emango du.

Tatjana Zdakona europarlamentariak ere emango du hitzaldia, eta gatazkaren konponbidearen prozesuarekiko konpromisoa azalduko du.

Gainera, "zenbait eragilek sinatuko dute Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa, eta bertan sinadura horren eszenifikazioa" ere egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.