Oinarrizko txostenaren gakoak

enekoitz esnaola
2017ko uztailaren 1a
10:13
Entzun

EPPK-k udan jakinaraziko du barne eztabaidan erabakitakoaren bide orria. Hauek dira iazko abenduan zabaldutako oinarrizko txostenaren gakoak:

EPPK-ko zuzendaritzak prestatutakoa. EPPK-ko zuzendaritzak prestatu zuen eztabaidarako oinarrizko txostena. Iazko abenduan zabaldu zuen jendaurrean, eta agindu eztabaida "gardena eta publikoa" izango zela.

2013ko ildoa berritu. EPPK-ko kideek gogoeta hasi zuten, 2013ko abenduko adierazpena "berritzeko".

Aldebikotasunik ez. Oinarrizko txostenak dio Espainiako eta Frantziako estatuekin ez dela "alde biko negoziazioa" egongo alor honetan ere.

Babesa. Preso ororen urratsa defendituko du EPPK-k, kolektiboki. Ezinbestekotzat jotzen dute dinamika sozial, politiko eta instituzionala ere.

Helburuak. Sakabanaketa eta deserriratzea amaitzea, eta espetxeak hustea. 

Legedia garatu. Legedia garatzeko planteamendua dator txostenean, eta preso bakoitzak nahi duen bidea jorratuko du —"bakoitzaren egoera juridikoaren arabera aukera desberdinak egongo dira: erredentzioak, kartzela destinuak, gradu aldaketak, baimenak, hurbiltzea, baldintzapeko askatasuna…"—. Mugak: damua eta salaketa.

Ontzat jo urrats bakoitza. Urrats oro ongi baloratuko dute —"batze oro, hurbiltze oro eta kaleratze oro"—, urratsa partziala izan arren.

Independentzia. Estrategia independentista lagundu nahi dute pauso berriarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.