Zabaltza argazkilaria izanik, biktimen senideei eginiko argazkiak dira liburuaren ardatza. Joxean Lasa eta Joxi Zabala, Pasaiako segadan hildakoak, Iñigo Cabacas, German Rodriguez... guztira, 105 kasu jaso ditu, 460 orrialdeko liburuan.
Iñaki Egaña historialariak eman ditu azalpenak aurkezpenean. Jasotako biktimakestatu indarkeriarenak direla-eta, azaldu du "diskriminazio positiboa" egin nahi izan dutela, horiek bazterrean daudelakoan.
Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean aurkeztu dute lana, eta bertan ziren hainbat biktimaren senideak ere. Horien izenean hartu dute hitza Itziar Salegik, 1974an Guardia Zibilak hildako Mikel Salegiren arrebak, eta Eneko Etxeberriak, 1980an desagertutako Jose Miguel Etxeberria Naparra-re anaiak. Besteak beste, Salegik kritikatu du bere anaiaren hilketaren auzia "isilarazi" dutela.