Indarkeriaren bost biktima: Jose Goikoetxea, ETAk 1993an hildako Joseba Goikoetxea ertzainaren semea; Dori Monasterio, ETAk 1969an hildako Fermin Monasterio taxi gidariaren alaba; Ines Núñez de la Parte, Espainiako Poliziak 1977an tortuatuta hil zuen Francisco Javier Núñezen alaba; Javier Batarrita, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak 1961ean hildako Francisco Javier Batarritaren semea; eta Belen Mentxaka, ETAk 1991n hildako Alfonso Mentxaka ertzainaren arreba.
Bost biktima horiek beren bizipenen berri eman dute Bilbon eginiko ekitaldi batean. Zehazki, azaldu dute biktima izateak zer eragin dien, zer itxaropen duten etorkizunera begira, zer esan nahi duen justiziak eurentzat eta nola sentitu diren gizartearekiko.
Bakearen eta Bizikidetzaren Aldeko Bilboko Topaguneak antolatu duen lehenengo topaketa izan da gaurkoa. Aurrerantzean, hiriko beste auzo batzuetan egingo diren jardunaldien bidez, jarraipena eman nahi diote egitasmoari.
Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka, Ogasun eta Ekonomiako Sailburu Pedro Azpiazu eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando ekitaldian izan dira.