Ezbeharra

Oinezko bat harrapatu eta hil egin du gidari batek Iruñean

Baionako Etorbidean zebra bide bat gurutzatzen ari zen 32 urteko gizonezkoa. Kolpeak 80 metrora jaurti du, Udaltzaingoaren arabera. Gidariari drogen eraginpean gidatzea egotzi diote, besteak beste.

Oinezkoa hil duen kolpearen aztarnak, autoan. IRUñEKO UDALTZAINGOA
2021eko maiatzaren 28a
08:12
Entzun

Gauerdiak pasatxo gertatu da, Iruñeko Baiona Etorbidean, Martin Azpilikueta kalearen parean. 32 urteko gizonezko bat semaforoa duen zebra bide bat gurutzatzen ari zen auto batek harrapatu duenean. Kolpeak 80 metrora jaurti du biktima, Udaltzaingoaren arabera, eta hil egin du.

Ibilgailua ez da gelditu harrapaturiko pertsonari laguntza emateko. Udaltzainek gidaria eta harekin zihoan pertsona bat aurkitu dituzte Arga ibaiaren ondoan, ihes egiten saiatzen ari zirela, udaltzainen arabera. Autoan zihoazen beste bi pertsona ere atxilotu eta identifikatu dituzte.

Gidariak 26 urte ditu, eta lau delitu egotzi dizkiote: giza hilketa arduragabekeria larriarekin, alkoholaren eta drogen eraginpean gidatzea, eta istripu lekutik ihes egitea biktimari laguntza eman gabe. Gaur goizean eramango dute epailearen aurrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.