Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gauerdi inguruan oinezko bat AP-8 autobidea zeharkatzen ari zen Muskiz parean, Bilborako norantzan, eta ibilgailu batek harrapatu du. Kolpearen ondorioz, oinezkoa lurrean geratu da, eta jarraian beste bi ibilgailuk jo dute.
Oinezkoa tokian bertan hil da. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.