Gizonezko bat hil da bart goizaldean Mañerun, Iruñea eta Lizarra artean, oinez zihoala furgoneta batek harrapatuta. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, goizaldeko laurak inguruan gertatu da ezbeharra; hildakoa, 48 urtekoa, beste oinezko batekin zihoan, furgonetak harrapatu duenean. Beste oinezko hori eta furgonetaren gidaria onik atera dira istriputik.
Ezbeharraren lekuan bertan hil da gizona. Gertatutakoa ikertzen ari da Foruzaingoa.