Gizonezko gidari bat Oiongo (Araba) jai eremuan sartu eta bi oinezko harrapatu ditu autoarekin. Arin zauritu dira bi lagunak, nahiz eta bat oraindik ospitalean dagoen. Abiadura handian sartu omen da herrian eta ondoren, ihesari eman dio 33 urteko gidariak.
Handik gutxira, Laguardiako Ertzaintzaren etxean entregatu du bere burua. Polizia iturriek diotenez, baimendutako alkohol maila hirukoiztu egin du gidariak eta atxilotu egin dute.
Gizartea
Oiongo jaietara autoarekin sartu eta bi oinezko harrapatu ditu gizonezko batek
Arin zauritu dira bi lagunak. Gidariak Laguardiako polizia etxean entregatu du bere burua eta atxilotu egin dute. Alkohol maila hiru aldiz gainditu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu