Angel Berruetaren hilketa

Okin iruindarra hil zuen poliziaren semeak aitortu du aihotz batekin eraso egin ziola Berruetari

Miguel Jose D.P.R. atzo Angel Berrueta Iruñeko Donibane auzoko okina hil zuen Espainiako Poliziaren semeak aitortu du aihotz batekin eraso egin ziola Berruetari. Ondoren, poliziak hiru tiro jota hil zuen Iruñeko okina, 'Diario de Noticias' egunkariak gaurko alean jasotzen duenez. Nafarroako Gobernuak baieztatu du Angel Berruetak aihotz batekin edo antzeko tresna batekin egindako zauri bat zuela gorpuaren bazter batean.

2004ko martxoaren 14a
18:46
Entzun
Poliziaren semeak atxilotua izan aurretik 'Diario de Noticias' egunkariko kazetari bati etxeko eskaileretan adierazi zionez, bera etxean zela ama negarrez igo zela, eta horren ondorioz aita eta biak jaitsi zirela Berruetaren okindegira. Miguel Jose D.P.R. Espainiako Poliziaren semeak aitortu egin du aihotz batekin eraso egin ziola okinari, eta ondoren aitak hiru tiro bota zizkion, heriotza eraginaz.

Poliziaren etxeko bizilagunek harrituta zeuden, erasotzailea lasai zebilelako eskaileretan gora eta behera. "Eskaileretan normaltasun oso zebilen, eta polizia batek hedabideen aurrean ez hitz egiteko gomendatzen zion", diote lekukoek. Gertakariak jazo eta minutu gutxira atxilotu egin zuten poliziek.

Jaime del Burgoren bizkartzaina

Angel Berrueta Iruñeko Donibane auzoko okina hil zuen Espainiako Polizia Jaime Ignacio del Burgo UPNko buruaren bizkartzaina zela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.