Irudia.Zestoa

OKUPAZIOA BUKA DADIN

2011ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Festa eta aldarrikapen eguna izan zen atzokoa Zestoan (Gipuzkoa). Herri palestinarrari elkartasuna azaldu eta haren okupazioa salatzeko, Euskal Herria Palestina eguna ospatu zuten. Euskal Herria Palestina sareak antolatutako jaiak egitarau betea izan zuen.Haurrek, adibidez —irudian ikus daiteke—, primeran pasatu zuten Porrotxen emanaldiarekin. Nabil eta Joseba Tapiaren musika emanaldiek, pilota partidek, herri bazkariak, dantzek eta ekitaldi politiko batek osatu zuten jai eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.