Okupazioarekin aurrera segitzen dute Donaixtin
DONAIXTI. Okupazioarekin aurrera jarraitzen dute Donaixtiko (Nafarroa Beherea) San Mixel kolegioan. Atzo eguerdian amaitu zitzaien alde egiteko epea, baina han segitzea erabaki zuten. Uxerra igaro zen eguerdian, baina ez poliziarik. Bitartean, ekimenak egiten ari dira gazteak; kontzertuak zituzten atzo arratsean. Herenegun bilera egin zuten jabeekin, serorekin, baina ez zuten adostasunik lortu. Polizia dei dezakete haiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu