ATXILOKETA

Okzitaniako Tolosako Seysse kartzelan espetxeratu dute Iurrebaso

Frantziako Poliziak bart atxilotu du, Hendaian, klasetik atera eta autoz etxera zihoalarik. Harekin autoan zihoan bertze pertsona bat ere atxilotu zuten, baina libre utzi, goizaldean. Iurrebaso, aldiz, Baionako polizia etxera eraman zuten.

Berria.info
2013ko abenduaren 3a
16:31
Entzun

Iurrebaso 2007ko martxoaren 29an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Perigueuxen (Dordoina), ETAko kide izatea leporatuta. Atzeman zutenean —Kepa Suarezekin atxilotu zuten—, ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioetan zebilela esan zion Poliziari Iurrebasok.

La Sante eta Osnyko espetxeetan eduki zuten preso hiru urtez, eta 2010eko irailaren 22an utzi zuten libre, osasun arazoengatik, baldintzapean; baldintza gisara jarri zioten orduan Paris ingurutik ez ateratzea eta astean bitan polizia etxera sinatzera joatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.