Pilota

Olaizola II.a-Mendizabal II.a ere Binakako Txapelketako finalera

Hilaren 29an jokatuko dute, Donostian, Irujo-Goñi III.aren aurka.

2009ko martxoaren 16a
12:13
Entzun
Juan Martinez Irujok eta Fernando Goñi Goñi III.a-k osatutako bikoteak aurreko astean lortu zuen Binakako Txapelketako finaleko txartela, eta atzo Aimar Olaizola Olaizola II.a-k eta Oier Mendizabal Mendizabal II.a-k eskuratu zuten, Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a eta Ruben Belokiren aurka irabazi ondoren ligaxkako azken partida.

Hilaren 29an jokatuko dute finala, Donostian, Atano III.ean.

Iaz Olaizola II.a-Mendizabal II.a izan zen irabazlea. Irujok eta Goñi III.ak, berriz, 2005ean irabazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.