Itsaso zakarra atzean utzita, haizea da orain kezka nagusia. Hegoaldetik jotzen ari da, eta tenperaturak epelagoak izatea eragiten ari da. Goizaldeko seiak arte abisu horia eman du Euskalmetek haizeteengatik, eta ordu horretatik arratsaldeko seiak arte laranjara igo du alerta.
Berastegin orduko 81 kilometroko haize ufadak zenbatu dituzte. Baliteke orduko 120 kilometroko ufadak izatea. Ordu horretatik gauerdira arte, berriz, abisu horia izango da berriz ere. Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak ere alerta laranja eman du haizeteengatik Nafarroa iparraldean, eta horia herrialdeko erdialdean.