EH Baik ofizialki jakinarazi du Daniel Olzomendi hautagaiari eutsiko diola bigarren itzulirako Iholdiko kantonamenduan. Olzomendik 885 boz lortu zituen joan den igandean: %32. Jean-Louis Caset UMPko zerrendaburuak erdietsi zuen lehen postua, eta haren aurka arituko da Olzomendi. UMP eta EH Bairen arteko lehia izanen da, beraz.
Gaur jakinaraziko du EH Baik Donibane Garaziko hautagaiari eusten dion. Bertze sei kantonamenduetan ez dute hautagairik hobetsi. UMP, PS eta Forces 64 alderdiei lau galdera egin dizkie:etorkizun instituzionala eztabaidatu eta herri kontsulta egiteko ados dauden, euskara hizkuntza ofizialtzat hartuko duten, AHTaren ordainketa bertan beherautziko duten eta Kontseilu Nagusiak bake prozesua laguntzeko zer ekarpen eginen duen.
Olzomendiren eskutik, EH Bai bigarren itzulian egonen da Iholdin
Bihar jakinaraziko dute Garaziko hautagaiari eusten dioten; bertze sei barrutietan ez dute kontsignarik eman
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu