Plaza gainezka zen hasi aurretik, eta antolatzaileek megafoniatik abisu eman dute manifestazioa legezkoa dela. Guardia zibilak "probokatzen" saiatuko direla esan dute antolatzaileek, baina lasaitasuna eskatu dute, manifestazioa legezkoa dela azpimarratuz. Xingola beltzarekin ikurrinak zituztela milaka lagunek hartu dute parte manifestazioan. Istilurik gabe amaitu da manifestazioa, baina tentsio uneak izan dira. Guardia Zibilaren kuartel aurretik pasatzerakoan jendeak indar guztiz egin du oihu. Guardia Zibil ugari zeuden han.
Manifestazioa amaituta omenaldia egin diote Altzugureni, frontoian. Kotto agur eta ohore zioen pankarta handi bat zegoen atzean, erabat bete den frontoian. Internazionala abestuz hasi dute ekitaldia, eta momentu hunkigarri ugari izan dira.
AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bozeramaile Jon Enparantzak salatu egin ditu Altzugurenen heriotzaren ondotik "hainbatek" egindako adierazpenak. Haiek heriotza hau ekidin zitekeela esan dutela gogorarazi du, baina horretarako behar dena "borondate politikoa" dela ohartarazi du. Hain zuzen ere hori "falta" dela azaldu du, "borondate politikoa". Gatazkaren konponbiderako "ezinbestekoa" da AAMren iritzian "euskal presoek estatus politikoa" onartzea.
Batasuneko bozeramaile Pernando Barrena ere bat etorri da Enparantzarekin, eta eskubiderik errespetatu ezean gatazkaren konponbidea "ezinezkoa" dela azpimarratu du. Altzugurenen heriotza "konponbidearen atarian" izan dela ohartarazi du, eta bide horretatik jarraitzea "beharrezkoa" dela esan du.
Altzuguren iazko abenduan espetxetik atera zeneko irudiak jarri dituzte ekitaldiaren amaieran, eta berak lanean jarraitzeko konpromisoa berresten zuen hitzak entzun dira. Eusko Gudariak abestuta amaitu da.
Kontrol zorrotzak
Kontrol gogorrak jarri ditu Guardia Zibilak Berarako sarreretan. Herrira sartzerakoan kontrola pasatu behar zen, eta ateratzeko ere bai. Hainbat autobus eta auto geratu dituzte haietan, baina, hala ere, Berara milaka lagun iritsi dira manifestazioa hasterako. Haien artean ziren, besteak beste, Batasuneko Arnaldo Otegi, Joseba Alvarez eta Joseba Permach, Askatasunako Jon Enparantza eta Iñigo Elkoro.
Astelehenean hil zen Jose Anjel Altzuguren. Urkatuta topatu zuten Soriako espetxean, bere ziegan. Altzugurenek espetxeak eragindako depresioa zuen. Eta espetxe zuzendaritzak hori jakin arren, Iruñetik Soriako espetxera eraman zuten, eta han bakartu egin zuten. Hainbat eragilek Espainiako eta Frantziako gobernuen espetxe politika egin dute erantzule. Horregatik, astean zehar hainbat mobilizazioa egin dira. Eta atzo Etxerat-ek deituta iluntzean egin baziren ere, eguerdi partean hainbat protesta izan ziren Segik deituta.
altzagurenen heriotza
Omenaldi hunkigarria eta saminez betea egin diote Altzugureni bere herrian
Guardia Zibilaren presentzia handiarekin hasi da Jose Angel Altzugurenen heriotzarengatik protesta egiteko manifestazioa, Beran (Nafarroa). Amorruz baina istilurik gabe egin dute bidea milaka lagunek. =iHerriak ez du barkatuko=i oihua ozen entzun da. Omenaldi hunkigarria egin diote gero Altzuguren zenari, leporaino bete den frontoian. Batasuneko bozeramaile Pernando Barrenak azaldu du barrenak beste era bateko hitzaldia egiteko eskatzen dion arren, ez duela egingo "ardura politikoagatik". Batasunak "konponbidearen aldeko apustua" egiten duela azpimarratu du. Nolanahi ere, bai Barrenak eta baita Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bozeramaile Jon Enparantzak, "euskal presoen estatus politikoa onartu eta haien eskubideak onartu ezean, ezinezkoa dela konponbidea" azpimarratu dute. Guardia Zibilak kontrol handiak jarri ditu bai Berara bidean eta baita handik kanporako norabidean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu