1936ko gerran frankistek Andoainen (Gipuzkoa) fusilatutako 25 abertzale eta errepublikanoei omenaldia egin zieten herenegun eguerdian Alfaro parkean. Txalapartariak, dantzariak eta bertsolariak izan ziren ekitaldian. Halaber, Oroituz taldeko kideek hitz egin zuten. Errepublikanoen Musika Bandarekin kalejira eta herri bazkaria egin zuten gero.
Atzo, berriz, Errepublika gogoratu zuten hainbat tokitan, Espainian hura ezarri eta 82 urtera. Nafarroan fusilatutakoei egin zieten omenaldia.