Memoria Historikoa

Omenaldia egin diete Cadreitako 52 fusilatuei

Lehen aldiz, Nafarroako Gobernuko ordezkaritza batek hartu du parte omenaldian.

Cadreitan fusilatutakoei eginiko omenaldia, iaz. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko abuztuaren 24a
15:00
Entzun

Urtero moduan, 1936ko abuztuaren 23an Cadreitako Valcalderan (Nafarroa), fusilatuta hildako 52 pertsonak oroitu zituzten atzo. Exekutatutakoen familiek nabarmendu dute, 79 urteren ondoren, oraindik ez dakitela non dauden hildako senideen gorpuzkiak. "Kartzelazain batek haien izenak irakurri zituen, eta libre zirela pentsatuz irten ziren. Gauez atera zituzten, binaka eta lotuta. Ondoren, dozenaka hil zituzten, eta hobi batean lurperatu", gogoratu du Eneko Artetak, Nafarroan Fusilatutakoen Familien Elkarteko kideak.

Elkarteak salatu du Cadreitako fusilatuak "hirutan desagerrarazi eta bahitu" dituztela. 1959an, Cadreitatik Erorien Haranera eraman zituzten haien gorpuzkiak. 1980an, berriz, Erorien Haranerako 133 nafarren gorpuak itzultzeko eskatu zuten haien familiek, baina, berriro ere, Cadreitakoak desagertu egin ziren. Hala, Gertatutakoaren erantzule egin dute Espainiako Gobernua, eta azalpenak eskatu dizkiote.

Bestalde, eta lehen aldiz, omenaldian parte hartu du Nafarroako Gobernuko ordezkaritza batek. Erakundeen izenean, Cadreitan izan zen Instituzioekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.