Isaias Carrascoren hilketa

Omenaldia egin diote Carrascori, ETAk hil eta zazpi urtera

PE-EEko hainbat buruzagik hartu dute parte Arrasaten egindako ekitaldian.

Sandra Carrasco zinegotzi ohiaren alaba eta Idoia Mendia PSEko idazkari nagusia, gaur, Arrasaten. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2015eko martxoaren 7a
07:50
Entzun

2008ko martxoaren 7an hil zuen ETAk Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia, Arrasaten (Gipuzkoa). Urte hartako hauteskunde orokorretarako bi egun falta zirela izan zen atentatu hura. Gaur, zazpi urte geroago, omenaldia egin diote Arrasateko Navas de Tolosa kalean.

Ekitaldian izan dira PSEko hainbat ordezkari, tartean, Iñaki Arriola, José Antonio Pastor, Rafaela Romero edota Idoia Mendia bera; baita Carrascoren alargun Marian Romero eta haren alaba Sandra Carrasco ere.

Jaurlaritzaren bake plana kritikatu du Mendiak ekitaldian: "Oroimenik gabea eta anbiguoa da egitasmoa. Ez dugu onartuko bi indarkeriak parekatzen dituen diskurtsorik, ez eta ere ehunka politikari, epaile, kazetari eta enpresariren hilketak garrantzigabetzea ere. Memorian oinarritutako geroa eraikitzeko unea da hau".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.