EUSKAL HERRIA

"Onartezinak" iruditzen zaizkio Beaumonti Espainiako armadak Leitzan eginiko maniobrak

Nafarroako Barne kontseilariak azaldu du gobernuak ez zuela Leitzako maniobren berri.

Militarrak, apirilaren 5ean, Leitzan. MAIDER CARRERE @MAIDERCARRERE
2016ko apirilaren 28a
13:44
Entzun

Nafarroako Legebiltzarreko osoko bilkuran hitz egin du Maria Jose Beaumont Presidentetza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilariak; haren esanetan, gobernuak ez zuen Leitzan apirilaren 5ean Espainiako armadak eginiko maniobren berri. Erantsi du horrelakoak ez liratekeela gertatu behar eta "onartezinak" direla.

"Eseri beharko gara hau berriro gerta ez dadin", esan du Beaumontek: "Herrigune bat okupatu behar bada, gutxienez egin beharrekoa da udalari jakinaraztea". EH Bilduk eginiko galdera bati erantzunez, Beaumontek azaldu du Espainiako Defentsa Ministerioko Nafarroako Komandantziak 96 jardueraren berri eman diola iazko uztailetik gaurdaino Nafarroako Gobernuari, baina "batek ere ez zion erreferentziarik egiten Leitzari".

Bere burua "antimilitaristatzat" jo ostean, Beaumontek esan du komandantziari kontuak eskatu zizkiola. Bertatik adierazi zioten Amerika 66 erregimenduak martxa bat egin zuela hilaren 5ean Plazaolako bide berdetik, baina eguraldiaren eraginez, egitekoak ziren bidea aldatu behar izan zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.