aurrekontuak

Onartu dituzte Gipuzkoako aurrekontuak

Hainbat astez luzatutako tramiteari amaiera eman diote Gipuzkoako Batzar Nagusiek, duela hamar egun Bilduk eta EAJk egindako akordioari esker.

Markel Olano eta Martin Garitano, gaur. ARP
2013ko abenduaren 23a
16:37
Entzun

Onartu dituzte 758 milioi euro pasatxoko aurrekontuak —iaz baino %3 diru gehiago—. Bilduk eta Aralarrek bat egin dute, eta EAJk abstentzioaren alde egin du. PSE-EEk eta PPk, berriz, kontra egin dute.

Hirugarren aurrekontuak dira Bilduk Gipuzkoako Diputazioan aurrera atera dituenak, oraingoan ere, EAJren abstentzioari esker. 15 milioi euroko poltsa bat hitzartu dute bi alderdien artean ekonomia sustatzeko. 2012ko aurrekontuetan azken uneko akordioa lortu zuen EAJrekin, abstentzioaren truke; 2013an EAJren eta PSE-EEren abstentzioei esker atera zituen, eta oraingoan EAJren abstentzioarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.