Txirrindularitza

Once-Eroski taldeak ez du txirrindularitzan jarraituko, hamabost urte elitean igaro eta gero

Once Espainiako itsuen elkarteak ez du txirrindularitza babesten jarraituko. Elkarteak kaleratu duen agiri batean jasotzen denez, aurtengo denboraldiaren amaieran utziko dio txirrindulari taldearen babesle izateari. Joseba Beloki, Gonzalez de Galdeano anaiak, Mikel Pradera, Mikel Zarrabeitia, Jonhatan Gonzalez eta Koldo Gil txirrindulari euskaldunak talderik gabe geratuko dira.

2003ko abuztuaren 4a
13:38
Entzun
Hamabost urte txirrindularitzaren elitean eman eta gero, Once Espainiako itsuen elkarteak ez du kirol honi babesa ematen jarraituko. Hala ere, kirolari atxikita jarraituko du, 2004ko Atenaseko Olinpiar Jokoetan, esaterako.

Once elkarteak hauteskundeak aurreratu ditu, eta zuzendaritzan izandako aldaketak ekarri du erabaki hori hartzea. Hala ere, aurtengo denboraldirako iragarritako probetan Once-Eroski taldeak jarraituko du. Espainiako itzulia da denboraldia amaitzeko falta den probarik nagusiena.

Egundoko palmaresa utziko du Once-Eroski taldeak atzean: 400 garaipen baino gehiago, Frnatziko Tourreko taldekako sailkapeneko bi garaipen, Espainiako Itzuliako bi eta munduko erlojupeko beste bi.

Hala, Joseba Beloki, Gonzalez de Galdeano anaiak, Mikel Pradera, Mikel Zarrabeitia, Jonhatan Gonzalez eta Koldo Gil txirrindulari euskaldunak talderik gabe geratuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.