Ingurumena

Ondarroako antzara jokoan, antzaren ordez espezie babestu bat erabili zela salatu dute

Joan den abuztuaren 17an, Ondarroako (Bizkaia) jaietako antzara jokoan, hegazti horien ordez zangak —Espainiako Espezie Babestuen Katalogoan "interes bereziko" gisa ageri den animalia— erabili zituztela jakinarazi dute WWF-Adena, Izate eta SEO-BirdLife elkarte ekologistek. Gainera, salaketa jarri dute Ertzaintzan. Zangak ehizatzea debekatuta dago, eta espezi horretako hegaztiren bat hilik topatuz gero Diputazioaren edo Ertzaintzaren esku utzi behar da.

2003ko abuztuaren 29a
14:28
Entzun
Hori guztia dela eta, jaiaren antolatzaileek zangak nola eskuratu zituzten jakin nahi dute elkarte ekologista horiek, eta, halaber, egin zutenaren ardura bere gain har dezatela. Halaber, Ondarroako Udalari gertatutako azaltzeko eskatu diote.

Irailaren hasieran Lekeition egiten da antzara jokoa. Hango udalari eskatu diote berriro halakorik gerta ez dadin neurriak hartzeko.

Antzara jokoan, antzara bat zintzilikatzen da soka batetik, itsas gainean, moila batetik bestera. Txalupetan doazela, antzararen azpian jartzen dira parte hartzaileak, eta hegaztiaren lepoari oratuta sokatik eskegita geratzen dira. Moila gainean dauden tiralariek, soka gora eta behera ibiltzen dute parte hartzailea zintzilik dagoen bitartean. Helburua, irrist egin eta uretara jausi aurretik antzarari lepoa moztea da.

Lehenago antzara biziekin egiten zen jokoa, baina larkrudela zela-eta, hildakoekin egiten da azken urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.