Ezezagun batzuek Ondarroako (Bizkaia) epaitegiaren kontrako erasoa egin dute bart, 23:30ak aldera, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Molotov koktelak bota dituzte.
Horrek sute txiki bat eragin du, eta sarrerako atean eta barruko material mobiliarioan kalteak sortu ditu. Suhiltzaileek joan behar izan dute sua amatatzera.
Konttaipe kalean dago epaitegia, udaletxe azpian.
Kale erasoa
Ondarroako epaitegiaren kontrako erasoa egin dute bart
Sutea txikia sortu da eta kalte materialak eragin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu