Gizartea

Ondarroako San Ignazio auzoko biztanle guztiak etxean dira

Kamiñazpi mendian 2016ko martxoan lubizia izan ostean, gaur itzuli dira etxera azken zazpi familiak.

2017ko abenduaren 29a
15:09
Entzun

Ondarroako (Bizkaia) Saiñazio Mendi Azpixan elkarteko kideek udalekoekin batera eman dute prentsaurrekoa. Pozik hitz egin du Zunbeltz Bedialauneta alkateak: "Herriak denbora luzea darama albiste honen zain, eta azkenean ere iritsi da eguna". Hilabete zailak izan diren arren, harro egoteko moduan direla uste du alkateak, "tamaina honetako arazoei ere irtenbidea ematen jakin dugulako". Eta horretarako elkarlana ezinbestekoa izan dela azpimarratu dute bi aldeek.

Saiñazio Mendi Azpixan elkarteko kideak ere pozik agertu dira etxera itzuli direlako, baina guztia ez dela amaitu ohartarazi dute. Eskerrak eman dizkiete denbora honetan guztian lagundu dietenei, baina gogora ekarri dute "ingurua bere onera etortzeko" asko falta dela oraindik. "Asko sufrituta heldu gara gaurko egoerara". Egiteko daudenak ez alboratzeko eskatu dute.

Pozak poz, oraindik auzia ez dela amaitu ohartarazi du Bedialaunetak ere. Mendia egonkortzeko azken fasea amaitzeke dago, bideak itxita jarraitzen du, eta lur jabeen auzia ere konpontzeko dago. Datorren urtean horiek egiteko moduan izango direla iragarri du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.