Politika

Ondarroako udal batzordea Bilbon elkartu da

Osoko bilkura egiteko elkartu dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan, aurrekoan izandako istiluak saihesteko asmoz.

2007ko abenduaren 28a
12:22
Entzun
Ondarroako (Bizkaia) Udaleko batzordea Bilbon bildu da gaur oso bilkura egiteko. Ondarroan aurreko bilkuran izan ziren istiluak ez errepikatzearren elkartu dira Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan.

German Lopez PPko ordezkaria ez da konforme agertu osoko bilkura han egitearekin; “EAE-ANVren garapenetzat” jo du.

Ondarroako Udala batzorde batek osatuta dago. Pasa den maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan EAE-ANVk ez zuen legez parte-hartzerik izan herri horretan, baina nagusi izan zen emaitzetan. Udala ez zen osatu, PPkoak ez beste ordezkari denek uko egin ziotelako kargua hartzeari. Egoera haren aurrean, legezko hauteskundeetako emaitzetan oinarrituta osatu zuten batzordea: EAJko 9 ordezkarirekin, PPko batekin, eta EB-Aralarreko beste batekin. Alkate Felix Aranbarri EAJko kidea izendatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.