Augustin Zubikarairen heriotza
Ondarroan egingo dituzte gaur Augustin Zubikarairen aldeko hileta elizkizunak
Ondarroako Andra Mari parrokian egingo dituzte gaur, 19:00etan, Augustin Zubikarairen aldeko hileta elizkizunak. Haren senideek, lagunek eta herrikideek azken agurra emango diote, azken omenaldia. Guztietan azkena. Izan ere, omenaldi ugari jaso zituen Zubikaraik bere bizi osoan.
Ondarroak, bere herriak, 1992an eskainitakoa beroa bezain hunkigarria izan zen. Udalak herriko seme txit argi izendatu zuen, eta haren izena duen plazan gerritik gorako irudia paratu zuten. Zubikarairen testu sorta liburu batean bildu zuten, eta bere obrekin erakusketa gogoangarria antolatu. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak seme bikain izendatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu