Udalen osaketa

Ondarroan eta Mendexan gaur ere ez dira azaldu zinegotziak kargua hartzera, Nabarnizen bai

Zaldibian akordioa egin dute Aralarrek eta EAE-ANVk elkarrekin gobernatzeko.

2007ko ekainaren 18a
13:58
Entzun
Ondarroan eta Mendexan gaur ere ez dira azaldu zinegotziak kargua hartzera, Nabarnizen bai

Gaur zuten Ondarroako (Bizkaia) udaletxean maiatzaren 27ko hauteskundeetarako Espainiako auzitegiek baliogabe jo ez zituzten zinegotziek bigarren hitzordua kargua hartzeko, baina gaur ere ez dira azaldu (PPkoa baino ez da azaldu; zinegotzi bat atera zuen), eta orain Bizkaiko Foru Aldundiak herrian batzorde bat sortu beharko du.

11:00etan zuten hitzordua EAJ, EA eta EB-Aralarreko zinegotziek baina ez dira agertu. Aitor Maruri EAJko alkategaia izan zen zerrenda legezkoen artean bozkatuena (bederatzi zinegotzi, 1.720 boto). Hala ere, EAE-ANV baliogabearen botoak kontuan hartuta, honek gehiengo osoa luke (2.841 boto). Unai Urruzuno EAE-ANVren zerrendaburuak EAJ, EA (bi zinegotzi) eta EB-Aralarrek (bat) euren karguak hartzeari uko egitea "positibotzat" jo du.

Antonio Basagoiti Bizkaiko PPren presidenteak esan du PPren zinegotziak izan beharko lukeela batzordeko buru -German Lopezek-, "hura izateagatik kargua hartu duen bakarra".

Mendexan (Bizkaia) ere ez dira legezko zinegotziak azaldu gaur kargua hartzera, bigarren hitzordura. Han ere Aldundiak batzordea sortu beharko du. EAJrenak dira zinegotzi denak (zazpi), 105 boto lortuta. EAE-ANV baliogabeak 150 boto erdietsi zituen.

Nabarnizen (Bizkaia), aldiz, bai azaldu direla zinegotziak gaur, bigarren hitzordura. EAJkoak dira zinegotzi denak (bost), eta kargua hartu dute. 61 boto lortu zituen EAJk, eta EAE-ANV baliogabeak 96.

Zaldibian (Gipuzkoa) Aralarrek eta EAE-ANVk akordioa lortu dute Udala gobernatzeko. Biek boto kopuru bera lortu zuten (435), baina EAE-ANV baliogabe jo zuten Espainiako auzitegiek. Akordioaren ondorioz, Udalak lau zinegotzi izango ditu, ez ohiko bederatziak, eta Patxi Aierbe alkateak (Aralar) esan du "adostasunez" gobernatuko dutela biek, "derrigor".

Leaburun (Gipuzkoa) gaur 20:30erako dute kargua hartzeko bigarren hitzordua. Bide Berriak elkarteak 118 boto lortu zituen -zazpi zinegotziak- eta EAE-ANV baliogabeak 132.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.