Gaur 14:00 aldean hilda aurkitu dute asteazkenean Lekeition (Bizkaia) itsasoratu ostean galdu zen gizonekoa. 77 urte zituen, eta Ondarroatik 11 miliara aurkitu dute gorpua.
Bilaketa lanak gaur goizean hasiak ziren berriro, Jaurlaritzako Barne Sailak goizean jakinarazi duenez. Gizonezkoa ontzi txiki batekin itsasoratu zen asteazkenean, eta harrezkero haren arrastorik ez zegoen.
Senideek asteazkenean 15:45ean eman zioten abisua SOS Deiak-i. Ordutik, Itsas Salbamenduko eta Ertzaintzaren ontzi bana, Ertzaintzaren helikoptero bat, desagertuaren senideak eta Ertzaintzaren zenbait patruila bila aritu dira.
EUskal herria
Ondarroatik 11 miliara hilda aurkitu dute Lekeition galdu zen gizona
Asteazkenean desagertu zen 77 urteko gizonezkoa, ontzi txiki batekin itsasora atera ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu