Ertzaintzak jakinarazi duenez, lehenengo pneumatikoak erre dituzte eta ondoren molotov koktelak jaurti dituzte BBVAren behin behineko egoitza baten aurka. Kalte material larriak eragin dituzte jaurtitako koktelek.
BBVAren beste egoitza baten aurka berriz, aurrekotik gertu, harriak bota dituztela adierazi du Ertzaintzak. Ondoren, Ondarruko Bake Epaitegiko pertsianak eta aurrealdea belztuta geratu dira beste molotov koktel baten jaurtiketaren ondorioz.
kale erasoak
Ondarruko Bake Epaitegiari eta BBVAren bi bulegori eraso egin diete goizaldean
Goizaldean izan dira erasoak. Antza denez, Ertzaintzak emandako datuen arabera, hainbat gaztek eraso egin diete gaur Ondarruko (Bizkaia) Bake Epaitegiari eta BBVAren bi bulegori. Pneumatikoak ere erre dituzte Ondarruko Kanttoipe kalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu