Onera egin du Donostia Ospitalean duten gaixoak, baina ZIUn daukate oraindik ere

2011ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Kordea berreskuratu du eta kendu dizkiote hodiak-eta, baina oraindik ere ZIU Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago Donostia Ospitalean ustez Escherichia Coli bakterioak jota dagoen gizonezkoa. Egindako probek ez dute baieztatu Alemanian zabaldutako gaixotasuna duela, baina uste hori darabil esku artean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Gaixoaldiak jo baino lehen herrialde hartan izan zen erietxeratutako gizona.

Probak egin dizkiote, baina orain arteko emaitzek ez dute baieztatu bakterio horrek jota dagoela. Rafael Bengoa Osasun sailburuak jakinarazi du ez dizkiotela analisi gehiago egingo, alferrikakoak direla iritzi baitiote: «Hartu dituen antibiotiko guztiekin, ez dago konfirmatzerik bakterio horrek kutsatuta dagoen edo ez». Nolanahi dela ere, sailburuak nabarmendu du «inportatutako» kasua izan dela gizon horrena, eta orain baino larriago egon izan dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.