Gizartea

Onik topatu dute atzo Oñati inguruan perretxiko bila irten eta harrezkero desagertuta zegoen laguna

33 urteko gizonezkoa da, Barakaldoko bizilaguna. Gaur egin dituzte bilatze lanak Ertzaintzak eta Gurutze Gorriak.

2007ko irailaren 18a
16:27
Entzun
Ertzaintza eta Gurutze Gorria atzo arratsaldean perretxiko bila irtendako gizonezko baten bila aritu dira gaur goizean Oñati (Gipuzkoa) inguruetan, Arantzazun eta Urbian, eta onik topatu dute. Haren senideek eman diete desagerketaren berri ertzainei, goizeko hiruretan, etxera itzultzen ez zela-eta.

Goizeko zortzietan hasi dira bilatze lanetan. Lehendabizi haren autoa topatu dute, Arantzazun, eta desagertutako laguna bera ondoren.

33 urteko gizonezkoa da, Barakaldoko (Bizkaia) bizilaguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.