Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 16 urteko mutil gazte bat desagertu zen Hondarribian. Atzo izan zuten hari buruzko azken berria, goizean, institutura joan zenean.
Protokoloak martxan jarrita, Ertzaintza gaztearen bila aritu da, eta abisu eman die Nafarroako SOS Deiei, familiak herrialde horretan baserri bat duela-eta, hor egon zitekeelakoan. Nafarroako suhiltzaileek onik aurkitu dute Etxalarren, 15:20 inguruan.