85 urteko gizonezko bat desagertu zen atzo Eulaten (Gipuzkoa), eta gaur goizean Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetakoek onik aurkitu dute han inguruan, Narkue herrian.
Gizonezkoak atzo paseoa ematera irten zuen arratsaldeko bostetan, baina gauean ez zen itzuli zaharren egoitzara -bertan bizi da-. 22:12an deitu zuten egoitzakoek SOS Nafarroara.
Goizeko lau eta erdiak arte jardun dute Larrialdi Zerbitzuetakoek bilatze lanetan, eta gaur goizeko zortzietan ekin diote berriro, helikoptero eta guzti.
Gizartea
Onik topatu dute Narkuen atzotik desagertuta zegoen 85 urteko gizonezkoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu