Kontrol ugari egiten ari da Ertzaintza errepide horretan, eta, ondorioz, trafiko arazoak daude. Txakurrak eta helikopteroak erabiltzen ari dira, ustez tiroketan parte hartu eta ihes egin duen lagun horren bila.
Ikerketako iturriek Efe agentziari azaldu diotenez, A.M. dira ihes egin duen lagun horren inizialak, eta ETAko kide fitxatu gabea da.
Tiroketa Herrerako mendatean
Operazio zabala Herrerako mendatean
Herrerako mendatea itxita dauka Ertzaintzak, hain zuzen ere, atzo gaueko tiroketan parte hartu zuen lagunetako baten bila dabilelako. Bestea, gaur goizean aurkitu dute, hilotz. 2124 errepidean, Toloño mendiaren inguruan daramate aurrera operazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu